Atenasko agora

Atenasko agora
Kokapena
Estatu burujabe Grezia
Erakunde publikoDecentralized Administration of Attica
EskualdeaAtika
Unitate periferikoaAtenas Zentrala
UdalerriaAtenas udalerria
Koordenatuak37°58′30″N 23°43′21″E / 37.975°N 23.7225°E / 37.975; 23.7225
Map
Ondarea

Atenaseko agora, Atenaseko antzinako hiriko aktibitate komertzial, sozial eta politikoaren gunea zen. Beste batzuen artean, atenastarrak euren legeak eztabaidatu eta hiriaren etorkizun politikoa erabakitzeko biltzen ziren tokia zen, hau, konbentzitzeko artea hobekien erabiltzen zekitenen eskuetan uzten zelarik. Sokratesen filosofia, edo, zehazkiago, Platondar elkarrizketek (eta zortzi mende baino gehiagoz irekita egon zen Platonen akademia), gure pentsamoldeari, oinarri ezabaezin batzuk eman zizkien, hiriaren etorkizuna hizlari finetan uzten zuen agorako demokraziaren aurka zegoen jakinduriaren lagun talde batean abiatutako oinarriak.

Bertan aurkitzen ziren Hefesto, Zeus eta Apolo olinpiar jainkoei eskainitako tenpluak. Epaiketak ospatzen ziren eta Sokrates, bere salatzaileen arabera, gazteak usteldu eta jainko berriak sartzeagatik hiltzera zigortu zuten gorteak ere bazeuden.

Atenasko agora, erromatar eta bizantziar okupazioen garaian, bizigune bihurtu zen. Hau, ezbairik gabe ikusi ahal izan zen eztabaidatzeko arteari dagozkion ezarritako forma berrietan.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search